BERRI TXARRAK – Madril

Madrileko sarrerak salgai jarri zirenean berotu eta asteburupasa antolatu genuen Asier lagunak eta biok. Eta hala, eguna heltzean, Madrilerantza etorri ginen atzo.

19:50etan heldu ginen Sala Rivierara eta sekulako ilara zegoen ordurako. Segurtasun araketa eta sarreren baliozkotzea azkar eginda 20:00etarako barruan geunden. Berehala aretoa bete zen eta 20:45ak aldera hasi zen emanaldia. BECen ez bezala oraingoan kanta berriak eta zaharrak tartekatzen aritu ziren kontzertu guztian zehar. Aspaldiko kantak biziki ozen abestu zituen publikoak eta BECen entzun ez genituen asko izan ziren atzoko setlist-ean.

360 gradutan ikusteko mugikor edo tabletetan ikusi

Gonbidatu berezi bat ere izan zuten taula gainean, ‘Aditu Bihurtuak’ kantuan Marilia madrildarraren kolaborazioa. Ella Baila Sola taldearekin ezagun egin zen eta orain bakarlari gisa ari da.

Emanaldiaren erdi aldetik Gorkak hitza hartu eta e-posta berezi bat jaso zutela esan zuen. Izan ere Iñigo Larrañaga azpeitiarra aretoan egotekoa zen lagunekin, baina urte amaieran zendu zen eskiatzen ari zela. Kasualitatez ondoan genituen Iñigoren lagunak eta momentu triste bezain eder baten lekuko izan ginen. Malkoari ezin eutsiz elkar besarkatu ziren lagun guztiak, nabari zen Iñigok utzitako hutsunea eta zenbat maite zuten ere. Korapilatu egin zitzaigun eztarria une hunkigarri horrekin; lagunarte baten atsekabea eta Berri Txarraken ‘Zerbait Asmatuko Dugu’ uztartuz.

Emanaldia ‘Oreka’ eta ‘Katedral Bat’ kantekin bukatu zen eta txalo zaparrada izugarria jaso zuen hirukoteak. Gure inguru hurbilean Azkena Rock-en izango da hurrengo aukera Lekunberrikoak zuzenean ikusteko.

Publikotik argazki gutxi batzuk atera nituen kronika ilustratzeko eta egun berezi hau irudiz memorian gordetzeko. Honatx batzuk:

This slideshow requires JavaScript.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: