Aurreko astean aurtkeztu zen Kepa Junkeraren BERPIZTU liburua. Keparen diskografia osoa jasotzen du eta bere inguruan ibili garen askoren lanak ere barne hartzen ditu. Argazkiak, testuak, artelanak… eta bere obraren partiturak ere aurki daitezke bertan.
Ohorea izan da marabilla honetan parte hartzea. Hiru hamarkadako ibilbide hain oparoa ez da errez laburbiltzen, baina lan honek justizia egiten dio. Mimoz eginda dago eta nabaritzen da. Gutxitan hunkitu naiz mota honetako liburu batekin, baina bihotzera heltzen den horietakoa da. Zorionak Olatz, Miren eta egitasmo hau posible egin duzuen guztioi.
Pozik ikusi dut egunotan Kepa eta horrek pozten gaitu gu ere…