Lezamako Udalak 2023ko udal egutegia irudiz hornitzeko eskatu zidan eta denboraz estu nabilenez, aurreko urteetan egin nituen artxiboko argazkiak erabili ditugu kasu honetan. Sasoian sasoiko argazkiak dira eta bakoitzen euskal kanta bat proposatzen da QR kodearen bitartez. Abesti hauek hilabetearekin edo argazkiarekin zerikusia dute. Xedea beraz, gure herriko txokoak erakusteaz gain, euskal kultura hedatzea ere bada. Aukeraketa parekidea eta euskalduna izan da; Huntza, Bulego, Xabi Solano, Zea Mays, Olatz Salvador, ETS, Eider, Josu Bergara, Esti Markez eta beste barne hartzen ditu egutegiak.
Herriko etxe guztietara banatuko da dohainik hurrengo egunetan. Ea gustuko duzuen…
SU TA GAR taldearen egutegi mitikoan Ilunben egin nituen argazki batzuk aurki daitezke. Salgai dago taldearen webgunean