IKUSI ARTE BERRI TXARRAK

Durangoko Azokatik ekarri nituen altxor bi. Gorkarekin tartetxo bat egoteko aukera ere izan nuen, eta nork ez, goiz eta arratsalde han izan zelako egunero aurpegia ematen.

Sorpresaz jaso dugu aste honetako berria, osasuntsu eta indartsu ikusten dugulako Berri Txarrak, momenturik onenean esango nuke. Horregatik, arrakastaz betetako zikloari amaiera ematea erabaki zaila eta ausarta iruditu zait. Zintzo jokatu nahi izan dute haien buruarekin eta batez ere zalegoarekin; bihoakie eskerrik beroena beste behin koherente eta eredugarri izateagatik.

Berez pertsona nostalgikoa naiz, kanta goibelak maite dituen horietakoa, baina oraingo honetan ez dut sentsazio hori, badakidalako bide eta aukera berriak zabalduko direla aurrerantzean; argi dago ez diotela sortzeari uko egingo. Izan ere, arreta handiz entzuten dut Gorka egiten dituen adierazpenetan, euskal kulturgintzako pertsona interesgarrienetako bat iruditzen zaidalako eta ziur nago zer kontatu izango duela etorkizun hurbilean.

Pena bakarra dut, gaur egungo gaztetxoek eta datozen belaunaldiek denbora luze batez behintzat ezin izango dutelako BTX zuzenean ikusi. Neuk ere berandu iritsi naizenaren sentsazioa dut, baina azken urteak ondo gozatu ditudanaren ziurtasunarekin. Oroitzapen, hitz eta irudiz gordeko dugu bizitakoa. 100 kanta eta 1000 kontzertu baino gehiago utziko ditu bidean Berri Txarrak-ek, ondare izugarria. Sabai gehienak apurtu dituzte, baita sasiz josita zeuden bide berriak ireki ere etorriko diren beste taldeen mesederako. Harro sentitzeko moduko ibilbide oparoa.

2019a ospakizun urte bilakatuko da; Berriren kontzertuetan dena emango dugu eta gerora etorriko diren doinu berrien zain geratuko gara. Ikusi arte BTX!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: