JULEN ALONSO – Sutan dantzan

Zer esango dut Julen Alonsotaz orain arte esan ez dudana…

Txapelketetan aritzen zen potentzial handiko gaztetxo bat ezagutu nuen duela urte batzuk eta heldu dator orain proiektu honetan, duen adinarekin sinesgaitza den disko batekin esku artean. Hamar kanta zein baino zein bereziagoa; berariazko duen bizitasunetik, sakonki harritu nauen sentiberatasunera. Handien artean jarriko da album honekin, dudarik ez.

Egin duen ibilbide horren lekuko hurbila izatea ohorea izan da niretzako, epoka bat markatuko duten trikitilari belaunaldiaren aitzindari delako Josunerekin batera. Izan ere, urte luzez zain egon gara hauek noiz iritsiko eta hemen daude jada, zorionekoak gu.

Erosketa derrigorrezkoa da ‘Sutan dantzan’ hau datorren Durangoko Azokan eta hantxe izango duzue Julen bera diskoak sinatzen bere stand-ean.

Biba zu, Julen!

Laster single berrirako egin dugun bideoklipa ikusgai

Neuk egindako pare bat argazki liburuxkan

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: