Aurreko astean Chromaticity estudiora joan nintzen KARTZAROT taldearen disko berrian trikitiaz kolaborazio bat grabatzera. Taldearen abeslaria, Asier Vicario, lezamarra da eta herriari eskainitako kantan neurekin kontatzea pentsatu zuen. Balada ederra da eta saiatu nintzen bere horretan mantentzen, izan ere ez da ohikoa trikitia horrelako estiloekin uztartzea. Hala ere, oso pozik geratu nintzen emaitzarekin eta benetan atsegina izan zen grabazioa Pedro J. Monge teknikariarekin.
Kartzarot txikitatik hurbileko dudan taldea da, geure herrian eragin sakona izan duelako eta neure kasuan anaiarengatik jaso nituelako orduko kaseteak. 1993an esaterako kontzertu gogoangarria eman zuten herriko jaietan eta urte asko isilik egon ondoren, duela urte batzuk heldu zioten berriz ere diskogintza eta zuzenekoei. Argazkiekin parte hartu nuen aurreko diskoan eta oraingoan musikari bezala.
Grabaketako momentxu bat bertan ikusgai: BIDEOA
Eskerrik asko KARTZAROT nirekin kontatzeagatik, plazerra izan da.