ZORRIJAIA 2018

Eguraldi ederra egin zigun larunbatean. Ibilaldiarekin hasi zen eguna eta horren bidez txoko ezezagun bat baino gehiago ezagutu zuten bertaratutakoek. Eguerdi partean umeentzako kareta tailerra izan genuen eta baita Dunbots txaranga herritik zehar ere. Bazkalorduan hasi zen jende gehiago agertzen eta gerizondo handi baten gerizpean jan genituen momentuan egindako hanburgesak eta oilasko errea.

 Eguneko ekitaldi berritzaileena Herri Erronka izan zen eta zinez arrakastatsua izan zen. 5-7 pertsona bitarteko 9 talde aurkeztu ziren, adin tarte desberdinekoak eta giroa ezinhobea izan zen. Nabarmentzekoa gazteen parte hartze izugarria. Norgehiagoka sutsua izan zen arren parte hartzaileek irribarretsu eta gogotsu aritu ziren iraun zuen 3 orduetan zehar. Publikoak ere gora egin zuen erronka ikusgarria izan zelako.

Iluntzean ogitarteko eta edariak musutruk banatu ziren eta ondoren, Ekidazuk eta KDTk ekitaldi berezia antolatu zuten sua pizteko. Abesbatzak 3 kanta abestu zituen eskolako 3. zikloko umeekin batera eta dantza taldeak azken asteetan Larrabetzuko Bizkargi Dantza Elkartearekin elkarlanean prestatutako ‘Erre Zenituzten’ koreografia dantzatu zuen. Azken honetan ere gazte asko animatu ziren eta 24 dantzari bildu ziren azkenean.

Sua piztuta erromeriaren tartea iritsi zen Aiko taldearen eskutik. Ordu txikitararte jendea dantzan aritu zen gau horretan ohitura den bezala. Jai bukaera magikoa egun magiko batentzako.

Honatx laburpen bideoa:

ARGAZKI GUZTIAK

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: