KOLABORAZIOA – Iban Gorritirekin

Atzo Berrizko ESTOLDETAN estudio mitikoan egon nintzen Iban Gorriti kazetari eta musikariaren egitasmo baten trikitiaz kolaboratzen. Momentuz ezer gutxi aurreratu dezaket, baina laster entzungai izango da emaitza. Teknikari lanetan Iñaki Elortza aritu zen, Seiurte taldekoa besteak beste; kantuan ordea, Jabi Peñafiel nire lehengusua eta ALERTA taldeko abeslaria, Aiur Ibanen semea eta Iban bera ere.

Hauxe lehen aldia lehengusua eta biok proiektu berean topo egiten duguna, ez baita erreza metal gogorretik eta trikitixatik datozenak uztartzea. Ibanek country tankerako pieza batekin bete du erronka. Nabarmentzekoa oso, Aiurren lana, bikain bete zuelako bere zeregina eta animoak ere eman zizkigun besteoi.

Urteko bigarren kolaborazioa estudioan eta hirugarren bat ere bidean. Horrelako elkarlanak maite ditut, zinez.

This slideshow requires JavaScript.

Argazkiak: Iban Gorriti eta biok

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: