LEZAMAko GALDEKETA

Egunsentiarekin batera hasi ziren eguneko prestaketa lanak, 9:00etarako dena prest izateko. Ordu horretan ireki zen hautetsontzia musika, dantza eta hitzen bitartez. Lehen bozka segundu gutxitan eman zen eta hortik aurrera tantaz tanta heldu ziren, gelditu gabe, eguerdiko uholdea iritsi arte.

Goizean zehar spining kolektiboak izugarrizko arrakasta izan zuen eta makina bat lezamar animatu ziren pedalei eragiten. Eguerdian Ekidazu abesbatzak bizpahiru kanta eskaini zituen bozka lekuan eta ondoren kalejiran irten ginen buruhandiekin. Ume guztiak aztoratu zituzten eta barre algara asko sortu ere. Zer esanik ez eguraldiak asko lagundu zuela ekintza hauek guztiak burutzeko orduan.

Herritik bueltatxoa eman ondoren plazan bildu ginen berriz ere eta bertan hainbat familien hiru belaunaldi elkartu ziren. Oso hunkigarria izan zen momentua; aitite-amama, seme-alaba, ilobak… elkarturik bozka lekuan. Jarraian, 14:00etan, izan genuen lehen parte hartze datua, %21,6koa. Momentu horretan jendearen artean entzuten zen mezua helburua betea zegoela zen. Ez datuagatik, baizik eta gerturatu zen jende desberdinarengatik eta orohar sortu zen giro bikainagatik. Bazkalorduko momentu hori Taberna Ibiltarikoek girotu zuten.

Eguerdiko bozka-ileren ondoren erritmoa moteldu zen normala den bezala, baina etengabe jendea hurbiltzen aritu zen arratsalde osoan zehar. Hala komentatu zuten bertan egon ziren berme batzordeko kide eta begiraleek. Izan ere, gardentasun osoz aurrera eraman zen galdeketa izan zen atzokoa eta horren lekuko izan ginen eguna bertan eman genuenok.

Josu Camara ipuin kontalaria izan genuen 18:00etan istorioak kontatzen ume zein helduentzako, azken hauek ere gustura entzuten aritu zirelako. 19:30etan aldiz, kultur emanaldia hasi zen. Lehendabizi Hakima Flissi lezamarra kantuan aritu zen, berriki Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi du gainera. Ondoren oso berezia izan zen esperimentua; Beñat Lekue aizkoran, Iñaki Aretxabaleta biolinaz eta Itsaso Arrieta ahotsean. Zinez hunkigarria izan zen saioa eta 20:00etako kanpai hotsekin bukatu zen; hautetsontzia ixteko ordua zen.

Zenbaketa behar bezala egin eta Amaia Olabarrieta eta Iñigo Zarate aurkezleek helarazi zuten azken mezua eta emaitza. Azkenean %30,53ko parte hartzea lortu genuen, 625 bozka guztira, datu bikaina benetan.

Antolatzaileek balorazio oso baikorra egin zuten eta horren seinale dira bukaerako emozio eta malkoak. Bejondeizuela, bejondeigula!

Egun historiko hau iruditan gordetzea zen nire xedea eta ondoren dituzue denak.

ZORIONAK IZARTU, ZORIONAK LEZAMA!

 

This slideshow requires JavaScript.

ARGAZKI GUZTIAK: https://labur.eus/LezamaGaldeketa

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: