Gaur lortu dute liga titulua Sondika taldeko jubenilek, ZORIONAK GAZTEAK!
Bi jardunaldi falta diren arren denboraldian zehar lortutako abantailak garaile bilakatu ditu Mungian 1-3 irabazi ondoren. 1-0 galtzen hasi dira eta markagailua ez da partidu amaiera arte irauli, Lekandaren 2 gol eta Julenen azken gol izugarriarekin. Tartean Ander Garciaren asistentzia bikainak. Atzean fin ibili dira eta azkenean helburua lortu dute.
Bospasei urte eman nituen taldearen ordezkari bezala orain dela bi urte utzi nuen arte. Horregatik izugarri pozten naiz Aitor Azkorra entrenatzaileagatik batez ere, urteetan ondoan izan nuelako eta merezitako lorpena erdietsi duelako bere herriko taldearekin. Klubeko kategoria desberdinetan urte asko daraman Alberto Taranilla bigarren entrenatzaileak ere badu ardura garaipen honetan.
Ohitura den bezala Sondikako iturrian sartu dira taldekideak eta entrenatzaileak ere azkenean. Kadetea ere bustiko dela ematen du, aurrean doalako liga irabazteko aukera garbiekin. Ea aurten talde biak lehen mailara igotzen diren, lorpen ederra izango litzateke eta.
AUPA SONDIKA!
