Inpernuko Bizkaian ikusteko lehen aukera izan zen Sopelakoa, ez da azkena izango, lasai. Aretoa bete egin zen eta orain arteko adin kontraste handienarekin gainera; aitite-amoma asko, haurrak gurasoen altzoan,… publiko familiarra guztiz. Emanaldi guztietan gertatzen ari den bezala trikitilari asko publikoan; Xabi Aburruzaga, Asier Olazar, Gotzon Batikon, Xabier Ayo, Unai Laso,…
Gure ama ere bertan izan zen izeko eta anai-arrebekin batera eta izugarri gustatu zitzaion emanaldia. Barre algarak egin zituen Mikel eta Anaren sketxekin eta biziki gozatu dantzariekin; Krisen goxotasuna, Xabiren ahots eta trebezia,… liluratuta irten zen.
Ikuskizuna kadeneta batekin amaitu zen ohi bezala eta publikoak txalo zaparrada artean agurtu zituen musikari, antzezle eta dantzariak.
Hurrengo emanaldia, martxoaren 2an izango da Burlatan.
Sarrerak: https://labur.eus/InpernukoBurlata