EÑAUT ELORRIETA – Lezama

Urtea amaitzear dagoela luxuzko ekitaldia izan dugu herrian, euskal sortzaile puntakoenetako bat, Eñaut Elorrieta musikariarena alegia. Hego haizea kalean eta eliza aspaldiko partez jendez betea. Helduak eta gazteak bat eginik arretaz ikus eta entzunez. Emanaldi intimoa izan da, ilunpetan gozatzen den horietakoa. Soinua ona, eliza baten geundela kontutan hartuta, primerakoa.

Bere bakarkako diskoa, ‘Deserriko Kantak’, ia osorik aurkeztu du Eñautek gitarra eta ahots soilaz. Berak adierazi duen moduan halaxe sortu zituen abestiok eta hala interpretatu nahi izan ditu gaurkoan. Hortik at bere beste konposizio batzuk ere eskaini dizkigu, ‘Desio bat‘ esaterako. Eta jakina, Ken Zazpirekin abestu ohi dituen pieza batzuk ere ekarri ditu publikoaren gozamenerako.

Iluntze zoragarria izan da.

Ia ilunpetan egon garen arren hortxe emanaldiko argazki batzuk:

This slideshow requires JavaScript.

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: