ESNE BELTZA – 10 urte lagunartean

Egun batzuk behar izan ditut atseden hartu eta dena prozesatzeko… baita bizitakoaz ondo jabetzeko ere.

Asteburu izugarria izan zen aurrekoa Hernanin, ESNE BELTZAren sorlekuan. Taldeak bere 10. urteurrena ospatu zuen ibilbide honetan zehar egindako hainbat lagunekin, besteak beste; Fermin Muguruza, Alaitz eta Maider, Patxuko, Gorka Suaia, Lonbi, Fino, Juantxo, Moro, Ander GreenValley, Kukai edo Kris Solano. Publiko fidela ere gertu izan zuen. Hori iruditan gordetzea izan zen Asier eta bion zeregina. Bi gau magiko Biteri Kultur Etxean…

This slideshow requires JavaScript.

Erreza ematen du hamar urte betetzeak… baina jakin behar da bidean gertatzen dena ondo kudeatzen. Hori jakin du egiten Esne Beltzak. Izan ere azken urteetan esaterako hiruzpalau musikari aldaketa bizi izan ditu taldeak kalitate musikala eta humanoa galdu gabe. Heriotzei ere aurre egin behar izan dio bandak… Etxeberritxo lehendabizi eta Amaia Apaolaza ondoren. Ez soilik galera hauei aurre egin, behar bezalako omenaldia ere egiten asmatu dute hobeto dakiten moduan, musika eta hitzez kontzertu guztietan gogora ekarriz. 2007an patxadaz hasi, gauzak ondo egin eta arrakastaz josi den ibilbidea lortu du Esne Beltzak.

Ni 2013an hasi nintzen taldearekin elkarlanean, GORA! diskoa grabatzeko zirenean. Gogoan dut abuztu bukaerako goiz hura Pelloren Aieka estudioan sartu nintzenean… kosta zitzaidan hitz egitea ere, hain zen niretzako garrantzitsua momentu hori… Egun horretan ezagutu nituen gerora lagun eta bidaikide izango zirenetako batzuk. Hau da goiz hartan grabatutakoa:

Sasoi hartan motibazio berrien bila nenbilen, baina ez nintzen kontziente izan honek nire bizitzan ekarriko zuen iraultzaz. Konturatzerako 4 urte eta erdi pasa dira, hiru disko eta lau bira, hamaika leku eta pertsona eder ezagutuz bidean. 60 bat bideo eta 200.000 argazkitik gora eta batez ere, ehundaka bizipen eder han eta hemen.

Asko zor diot Esne Beltzari, familia handi hori osatzen duen orori. Behar denean besarkada bat, keinu bat, ur botila bat, dei edo mezu bat, bosteko bat,… emateko prest dauden pertsona zoragarri horiei guztiei. Maite ditut eta maitatua sentitzen naiz, lagunartean bete daitezke beste hamar.

ZORIONAK ESNE BELTZA!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: