Azken urteetan Euskal Herriko jaialdi gehienak ezagutu ditut Esne Beltzarekin. AskeRock hau ordea berria zen eta nola ez, aukera paregabea giroa bertatik bertara ezagutzeko.
Talde potenteak hasieratik bukaera arte, beharrezko osagaiak jendea erakartzeko. Izan ere ez da batere erreza horrelako jaialdi bat antolatzea eta betetzea, egunetik egunera nekezagoa bilakatzen ari da. Baina borondatearekin eta hamaika bolondresen lanarekin posible egiten dira horrelakoak aurrera ateratzea. Ahaztu gabe xedea zein den, urrun dauden senide eta lagunak etxera ekartzea.
Esne Beltzak ez du kale egiten eta beste behin jai erraldoi bihurtu zen emanaldia. Eszenatoki, foso zein publiko artean biziki gozatu genuen han izan ginenok. Horren adierazle argazkiok.
Gehiago Gaztearen webgunean: labur.eus/VrtkU