HAUsPOZ – Making Of

Bi aste pasatu dira Kepa Junkeraren omenezko ‘HAUsPOZ’ kontzertutik. Larunbat honetan emango dute ETB 1n gaueko 22:00etan. Baina horren aurretik argitara ekarri nahi nuke egunean zehar Arriagan bizitakoa. Baita itzalean lan egin zuen jendetza ere.

Kostatzen zait oraindik egun hartan bizitakoa hitzez azaltzea… Keparen zale bezala, eskerrak eman emanaldia posible egin zenuten guztioi; musikariak, teknikariak, produkzio langileak… bukaeran bizi genuen poz kolektibo hura zinez hunkigarria izan zen. Eskerrik asko maila pertsonalean nire ekarpentxoa egiteko aukera emateagatik ere; bereziki Keparen familiari, Igor eta Joni konfiantzagatik. Profesionaltasunez lan egiteaz gain, kariñoz egin zenuten eta hala nabaritu genuen.

Eta garrantzitsuena, eskerrik asko Kepa beste behin zure musikaren bitartez amets egin genuelako. Hau eta gehiago merezi duzu…

ARGAZKIAK ERRESOLUZIO OSOAN