Bueltako hegaldian idazten ditut esaldiok, oroitzapenak bero ditudala eta lasaitasuna aprobetxatuz. 40 bat ordu egon gara Eskozian, baina sentsazioa daukat aste bete egon naizela bertan, akaso bidaiaren intentsitatea dela eta. Amets onenetan ere ez nuen uste horren esperientzia ederra izango zenik.

Duela hiruzpalau hilabete jaso nuen Eskoziara joateko gonbitea eta birritan pentsatu gabe baiezkoa eman nuen. Inoiz ez naiz bidaizalea izan, behintzat duela gutxi arte. Maleta hartu eta hegazkinean igotzeko hiru baldintza bete behar dira neure kasuan; herrialdea erakargarria izatea, testuingurua interesgarria izatea eta batez ere, konpainia atsegina izatea. Hiru aldagai hauek betez gero, aurrera.

Bi emanaldi eman zituen Huntzak Glasgow hiriko bi antzoki desberdinetan beste talde batzuekin batera Celtic Connections jaialdi ezagunaren barnean. Lehena iluntzean Queen Margaret Union-en eta bestea gaualdean The Art School Festival Clubean. Lehendabizikoan publikoa helduagoa zen eta bigarrengoan gazteagoa, giroan nabaritu zen aldea. Bi kontzertuak laburrak (ordu erdikoak) izan ziren eta oso intentsoak, taldearen kanta ezagunenak biltzeko tartea baino ez zelako egon. Alabaina, publikora jaitsi ziren emanaldi bietan eta jendea txundituta geratu zen. Garbi dago publikoa saltoka jarri zuen talde bakanetarikoa izan zela Huntza eta hala baieztatu genuen gerora taldekideengana hurbildu ziren ikusleen hitzengatik. Gure inguruan aski ezaguna da Huntza eta horregatik ez naiz sakonean sartuko arlo musikalean, baina bai nabarmendu behar dut taldeak lortu duen ‘pegada’. Azken biretan ‘master express’ bat egitera behartuak izan dira eta nabari da ikasitakoa, taldearen maila asko igo delako 2017an Kafe Antzokian eman zuten lehen kontzertu hartatik.

Festival Clubean geundela Oreka TX-ko Harkaitzekin egoteko aukera izan nuen aspaldiko partez. Duela hogei urte izan ziren txalapartariak lehen aldiz Celtic Connections jaialdian Kepa Junkerarekin eta bederatzi urtez jarraian parte hartu zuten. Aurreko ostegunean jotzekoa zen Junkera jaialdian baina azkenean ezin. Gogoan izan genuen Kepa, laster elkar ikusiko dugulakoan.

Musika alde batera utziz, pertsonalki sekulakoa izan da esperientzia, aspalditik ez nuen horrenbeste barrerik egiten. Gazte zinez jatorrak dira seirak eta oso rollo ona sortzen dute haien inguruan. Ni berria izanik, ez nituen edozein taldek dituen barne-txiste-pasadizoak ezagutzen eta hiru egun hauetan zehar egunean jarri naute, benetan eskertzekoa. Mattin eta Igortzekin batera hiru egun ahantziezin izan dira, errepikatzeko modukoak.

Eskerrik asko Huntza eta Maukari bidaia honetara gonbidatzeagatik, benetan estimatzen da

This slideshow requires JavaScript.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s