2018a sekulakoa izan da!
Nola ahaztu Japoniako bidaia Esne Beltzarekin, BTXen BECeko kontzertua, Vendettaren agurra, Aste Nagusiko kontzertuak, egindako kolaborazio eta bideoklipak… ESKERRIK ASKO bihotzez kontutan izan nauzuenoi eta bidea erraztu didazuenoi. Saiatu naiz argazkitan 12 hilabeteak laburbiltzen baina zinez zaila izan da aukeraketa. Makina bat une bizi izan ditudalako; loari orduak kenduz, bizkarreko minei aurre eginez… lan asko tartean, baina merezi izan du, bene-benetan.
Urtearen azken hondarretan, azken asteetan egunero bezala, hospitalean dagoen lagun eta erreferente horretaz akordatzen naiz. Ezagutzen nauzuenok badakizue zein garrantzitsua den niretzat; erabilitako kantan ere atzematen da hori. Laster berriz gure artean osasuntsu egongo delakoan, hori da nire urte honetako azken desira.
2019a indartsu dator eta beste urte gogoangarri bat biziko dudala ematen du. Iruditan kontatuko dizuet nola doan… URTE BERRI ON!