Hondarrak’ kantaz lehen entzunaldian maitemindu nintzen eta Julen Alonsok bideoklipa guk egitea nahi zuela esandakoan, imajinatu ilusioa…
Ordu bete izan genuen bideoklipa grabatzeko Asier Olazar eta biok , iluntzean izan behar zuelako. Argi gutxi eta aldakorra, konplexua… hondarrezko erlojua ere olatu batek lapurtu zigun, atera kontuak. Alabaina, emaitzarekin oso pozik gelditu gara eta espero guri bezain beste gustatzea zuei ere.
Gogoan izan Julenek diskoa kaleratuko duela Durangoko Azokan eta han izango dela egunero. Guztiz gomendagarria ‘Sutan dantzan’.