Kontzertu gogoangarria izan zen bart Gatibuk Bilbon eskaini zuena, gure memorian luzaro gordeko dugun gaua. 23:30etan hasi zen emanaldia eta bi ordu geroago amaitu. Ez dakit zenbat mila pertsona gerturatu ziren, baina itsasadarra arte beteta zegoen Abandoibarra eta errekaren beste aldean ere jendea ikus daiteke argazkitan. Gazte pila bat publikoan eta baita haur mordoa ere gurasoekin. Seguru ume hauek ez dutela gaurkoa inoiz ahaztuko, neuk ere txikitan ikusi nituen horrelako ikuskizunak oraindik gogoan ditudalako.
Klasiko guztiak jo zituzten; Euritan Dantzan, Bixotza Suten, Gora Kopak!, Bang-Bang Txiki-Txiki Bang-Bang, Zeu, zeu zeu!, Ez dot sinisten, Lorak eskeintzen, Musturrek sartunde, Pailazo, Urepel, Gabak zerueri begire, Kalekatue… Disko berriko hainbat ere jo zituzten; Sorgin, Nire ondoan baziña, Txanpon bat aldien, Igelak, Ez naizu epaitu edo Aske Maitte, esaterako. 2002an lehen diskoa kaleratu zutenetik ibilbide guztiko kantuak gozatzeko aukera izan genuen.
Bertan kontzertua argazkitan laburbilduta:
Eskerrik asko Gatibu, Panda eta Abar ateak parez pare irekitzeagatik