ESKERRIK ASKO Kepa eta Esther

Aupa Esther eta Kepa!

Andereño Isaren txanda izan zen duela hiru urte eta orduztik momentu hau hurbiltzen ikusi dut. Egia esan ez da erreza izango datorren kurtsoan eskolara etorri eta bertan ez zaudetela ohartzea. Batez ere eskolara betidanik lotuta gaudenontzako. Azken batean, irakasle gutxi batzuk osatu duzuelako hamarkada luzez eskola honen bizkar hezurra eta arima. Horrexegatik beragatik merezi duzue atsedena eta gu denon errekonozimendu eta esker ona.

Neure kasuan, oroimena dudanetik hor egon zarete era batera ala bestera eta bihotzez eskertu nahi dizuet nigan jarritako konfiantza, baita une oro eman didazuen maitasuna ere. Badakit hau berau bertatik pasatu garen gehienok sentitu dugula eta horregatik oso harro sentitu zaitezkete zuen ibilbideaz. Izan ere ume bakoitzaren onena ateratzeko kapazak izan zarete eta hori uste dut dela maisu-maistra batek lortu dezaken lorpenik handiena.

Lezamako Eskola ez da berbera izango zuek gabe, utzi duzuen arrastoa handiegia delako. Eta horregatik ez dugu ahaztuko urte hauetan guztietan gertatutako. Lehen egunetik azkenengora ilusioz eta energiaz aritu zarete. Zoriontsu egin gaituzue eta hori bera opa dizuet, zoriontasuna eta osasuna.

Eskerrik asko bihotzez Kepa eta Esther

Lezamarrok prestatu diegun bideoa

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: