GOZATEGI – Oialume

Aste beten bi aldiz suertatu zait Gozategitarrekin egotea eta bietan primeran. Azken honetan, larunbatean, Oialumen ospatzen zen 75. urteurrenaren harira antolatutako kontzertuetan izan zen.

Afalordurako agertu nintzen eta giro bikaina zegoen sagardotegiaren kanpoaldean, belaunaldi asko musikaren inguruan elkarturik dantzan. Afaria primerakoa izan zen etxeko produktuekin mimoz egina; konpainia ere bikaina. Solasaldi interesgarriak eta baita dibertigarriak ere tartean. Taldearen baitan giroa atsegina denean plazer hutsa da ‘lanera’ joatea.

Kontzertua 1:30ak aldera hasi zen ‘Riki Raka’ kanta berriarekin, hasieratik asmoa zein zen garbi utziz. Izan ere, kontzertuan zehar seipazazpi kanta berri jo zituzten; #gpuntua bira hasi dela argi dago. Taldearen abesti arrakastatsuenak ere gozatu zituen publikoak; Porrupatata, Egunon, Udako Egunak, Gogoratzen, Euskal Selekzioa, Nirekin, Kalanbreak, Korrika… horrenbeste dira! Hori gutxi balitz Julen Alonso eta Eneritz Aulestia ere taula gainera igo ziren pieza pare bat jotzera, trikiti erakustaldi paregabea.

Gau magikoa izan zen Oialumekoa, lekua ere Euskal Herrian historikoa delako. Eta Gozategi taldea ere halakoa denez (Anje Duhalde mitikoa ere han izan zen aurretik, baita Tolosa ahizpa trikitilariak ere), denak pozik.

Adi hurrengo datei: http://gozategi.eus/kontzertuak

This slideshow requires JavaScript.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: