Abenduaren 21ean grabatu genuen Lauro Ikastolan proiektu eder hau Manu Delgado eta Kepa Junkerarekin. Manu 40 urtez izan da Lezaman batez ere lehen ekipoko prestatzaile fisiko bezala, baina Athletic-a zer den ondo helarazten duen pertsona energiko eta maitakorra da. Gaur erakutsi diogu Manuri bere omenez Jontxu Fernandezek muntatu duen bideoklipa eta zinez hunkigarria izan da. Bertan juntatu gara Javier ‘Jabo’ Irureta jokalari ohia eta entrenatzailea, Manu, Lauro ikastolako zuzendariak, Jontxu, Kepa eta bederatziok.

Plazerra izan da bideo honetan ekarpentxoa egitea, AUPA ATHLETIC!