EUSKAL HERRIAN ZEHAR

Egun aberasgarriak izan dira azkeneko hauek eta momentuz datu gutxi eman ditzakedan arren, honatx laburpena.

Larunbatean Bardozen izan nintzen Paxkal Etxeparen estudioan Pello Reparaz, Joseba Razquin, Paxkal bera eta Combo Calada taldearekin. Grabaketa egun zoragarria izan zen eta aukera ederra argazkiak eta bideoak egiten ari nintzela ekoizpenaz gehiago ikasteko. Igande goizean Hernanin aritu nintzen laster kaleratuko den talde baten proiektu berrirako argazki sesioa egiten. Arratsaldean aldiz, Bilbon Combo Caladaren bideoklip grabaketan. TAOMek egingo du bideoklipa eta han ziren Pello, Joseba eta gonbidatu berezi bat ere.

Egunotako abentura amaitzeko asteartean Pellok Arbizun duen estudiora joan nintzen. Inguru ederra da Sakanako hau eta estudioa benetan modernoa eta gustuz prestatutakoa, edozein musikarik nahiko lukeena.

Laster argitaratuko da egun hauetan iruditan gordetakoa eta horrekin batera lan hauen xedea. Gozamen hutsa izan da. Bien bitartean horra bizitakoa islatzen duten argazki gutxi batzuk:

This slideshow requires JavaScript.

Eskerrik asko Pello, Joseba eta Paxkal nirekin kontatzeagatik

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: