Azken urteetako ohitura bihurtu da Mikel Urdangarinen urte amaierako kontzertua Kafe Antzokian. Ez da erronka makala horrelako data seinalatuetan sarrerak agortu eta Antzokia topera betetzea. Beste behin lortu zuen zornotzarrak.

‘Margolaria’ diskoko kantekin hasi zen kontzertua, aurreko udaberrian kaleratu zuen lan berria. Bihotz hilezkorra, Zurea da, Itsasoan euria,… zuzenean biziki gozatzen den albuma da. Margolaritik Azulara salto… eta berriz ‘euripean’ kantatu genuen. Ondoren etorriko ziren beste disko guztietatik hartutako abestiak, zein baino zein maitatuago. ‘Badira hiru aste’ kantuan adibidez ozen kantatu zuen publikoak ondorengo laginean ikus daiteken bezala:
Mikelekin batera kantatzeko gogoarekin etorri zen jendea, dudarik gabe. Publikoan aurpegi ezagunak ere bazeuden; Aiora Renteria eta Piti Imaz (Zea Mays), Gaizka Salazar (Gatibu), Xabi Aburruzaga, Ortzi Garitano, Karmelo Landa, Galder Perez edo Ane Zabala besteak beste.
Bi ordu eta erdi gutxienez aritu ziren Mikel eta taldekideak jo eta su txalo zaparrada artean; hori giroa hori. Emanaldia aurreko egunetan Antzokitik gertu hil zuten Zornotzako semeari eskaini zion Mikelek. Hunkigarria izan zen.
Bertan emanaldiko argazki batzuk. Eta jakin, otsailaren 1ean Donostian izango dela ikuskizunaz gozatzeko aukera. Informazio gehiago: https://labur.eus/WD6UV
Eskerrik asko Mikel neugaz kontatzearren…
Beri bezala plazerra zuei entzutea. Mikel ta bere musika joleak bikain. Beti arte
Atsegin dutAtsegin dut