Atzorako Gatibuk iragarri zuen kontzerturako sarrerak berehala agortu ziren eta bigarren data bat jarri behar izan zuten. Hauek ere egun gutxitan ihes egin zuten. Ostiralekoa bertararatu ziren lagun batzuk esanda kristona izan zen, baina atzokoa ez zen gutxiagorako izan.
Publiko heldua zen nagusi, edozein herriko jaietan aurki dezakegun batazbesteko adina baino altuagoa. Hala ere horrek ez zuen giroa hoztu, etorri zirenak gerra gogoz etorri zirelako. Kanta, dantza, salto, garrasi… egin zuten 20 kantatik gorako setlist-arekin.
Bukaera apoteosikoa izan zen, izan ere Alex Sarduik urteak betetzen zituen eta taldekideek tartaz zoriondu zuten. Barre algara eta txaloak agurrerako.
Horra argazki batzuk bizitakoa iruditan laburbiltzeko:
Eskerrik asko taldeari erreztasun guztiengatik