Iaz data hauetan “Ereñotzu” eta “Trikitixa Liburua II” lanen diseinuarekin ari ginen jo ta su lanean eta aurten proiektuaren zuzenekoa datorkigu. Musika, dantza eta antzerkia bilduko ditu lantalde handi honek eta ohorea da niretzako emanaldia argazkitan biltzea.
Aurreko neguan egin genuen argazkia eta kartela, baina aldaketa batzuk egin behar izan dizkiogu eta horregatik Udane Juaristik marrazki bihurtu du argazkia. Testua sartu diogu eta benetan deigarria dela kartela, pelikulen tankerakoa. Bertan aldaketa:
Andoainen izango da lehenengo emanaldia abenduaren 15ean eta sarrerak salgai daude honezkero: https://labur.eus/clADr