HOGEI URTE IRAKASKUNTZAN

Hogei urte betetzen ditut aurten trikitixa klaseak ematen, 2001ko urria hartan hasi nintzenetik. 250 ikasletik gora izan ditut urteotan; Elorrio, Lezama, Larrabetzu, Arratia, Sopela, Bilbo, Deustu, Otxandio, Mungia eta Santutxun. Ia denak gogoratzen ditut oraindik izen-abizenez, urte bat baino gehiago izan ditudanak bai bederen. Asko izan dira hamaika urtez nirekin egon direnak, umemoko zirela ezagutu nituenak eta heldu bilakatu arteko bide guztiaren parte egin nautenak. Bilakaera horren lekuko izatea ohore eta irakaspen ederra izan da niretzako. Urteak pasa eta oraindik garai hori irribarrez gogoratzen dutela ikusteak zentzua ematen dio neure jardunari. Izan ere ez nuke horrenbeste urte klaseak ematen iraungo musikaren bitartez sortutako giro onarengatik ez balitz. Eskerrik asko beraz hor egon zareten guztioi, biba zuek!

Trikitixaren irakaskuntzan aritzea ez litzateke posible izango pertsona konkretu bat neure bizitzan agertu izan ez balitz. Neure ibilbidean bere eraginak berebiziko garrantzia izan duelako, hastapenetatik gaur arte. Pertsona hori Iker Allur da. Berak eman zidan klaseak emateko lehen aukera eta ondoren etorriko ziren hainbat gehiago ere. Ez dakit zer ikusi zuen nigan maila horretan konfiatzeko, baina neure bizitza goitik behera baldintzatu du onerako. Berarengatik ez balitz ziurrenik beste zerbaitetan lanean arituko nintzatekelako. Eskerrik asko beraz Iker, ohorea da niretzako zeure orbitan aritzea.

Ezin eskertu gabe utzi nigan konfidantza jarri eta sasoi desberdinetan lana eman didaten pertsonak; Kepa Junkera & Ibon Koteron (Lur Soinuak), Xabi Aburruzaga (Trikileku), Rosa (Elorrioko Musika Eskola) eta Victor (Interklabe). Zuen ikastetxetako ateak zabaldu dizkidazue eta etxean bezala sentiarazi. Asko ikasi dut zuengandik eta baloratua sentitu naiz egon naizen leku guztietan, ez da lorpen makala hori. 

Irakasle naizen heinean badakit zein garrantzitsua den egiten duguna. Horregatik dakidana irakatsi didaten irakasle/kideak eskertu nahi ditut. Koldo Gaztañagak erakutsi zizkidan soinu txikiaren oinarriak, Harkaitz Allurrek ireki zizkidan begiak, eboluzionatzeko behar nuen bultzada eman eta neure estiloa aurkitzen lagundu, Edurtzeta Ania beti izan dut laguntzeko prest musikaz harago, Asier Ercilla grabaketa estudioko lanean maisu izan nuen, Fede De Dios euskarri izugarria izan da urtez. Bidean trikitilari lagun asko egin ditut eta asko ikasi dut eurengatik ere; Xabi Solano, Elustondotarrak, Josune Arakistain, Julen Alonso, Kris Solano, Eneritz Gorritxategi, Jon Eguskiza, Joseba Tapia, Oskar Estanga, Asier Gozategi eta beste asko. Izugarri miresten ditut denak.Eta noski, zerrenda amaigabea litzatekelako ezin izendatu ditzakedan lankide guztiak ere eskertu behar. Plazerra da zuekin lan egitea eta zuongandik ahal dudan guztia ikastea. Klaseekin urtez lagundu didan Asier Olazar lagunari ere, mila esker.

Muntaiatxo honetan ez dira ikasle guztiak agertzen, lehen urteetan argazki kamerak ez zirelako patrikan eramaten. Baina balio dezatela irudiok denei bihotzez eskerrak emateko. Ea beste hogei urte betetzen ditugun… 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: